XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai jauna, agur egin dizaiekegu ta egin bear diegu, Jaungoikoaganako ditugun bitartekoak diranez, Andre Mariari, Aingeruai ta Santuai.

Zer dira aldarean dauden irudiak? Jesukristo gure Jaunaren, Andre Mariaren, eta zeruetan dauden Doneen antz batzuek dira aldarean dauden irudiak.

Zertarako daude aldarean irudiak? Aien bitartez Jesukristo gure Jauna, Andre Maria ta zeruetan dauden Doneak gogora ditzagun, eta aien antz-irudiak diranezkero, agur egin dizaiegun, daude aldarean irudiak.

Gorputzkin eta irudiai agur.

Agur egin bear al diegu Santuen gorpuzkiñai ere? Bai jauna, Santuen gorpuzkiñai ere agur egin bear diegu.

Baña egin al dezaiekegu agur gorpuzkin ta irudiai? Bai jauna, gorpuzkin ta irudi utsai ere agur egin dezaiekegu ta egin bear diegu (...).